Lan Batzordeak

Eraginkortasuna lortzeko antolakuntza on bat bilatzea eta ezartzea erabaki genuen, Elkartearen Administrazio mailak eta baita hainbat jardunaldi kultural eta sozial antolatzeko behar zen Erakunde mailak eskatzen zituen betebeharrak kontuan izanik.

Lan Batzordeak

Horrela sortu ziren Lan Batzordeak. 4-5 pertsonez osaturiko lantaldeak, Jardunaldi edo Egitasmo ezberdinen arabera. Beraiek izango dira jardunaldia edo egitasmoa garatuko dutanak. Lan Batzordeek eta egitasmoek izen berdinak daramate normalean.

Bi motatako L.B. ditugu:

Elkarteko bazkide guztiak izan daitezke L.B. bateko partaide, edo gehiagokoak, edo bakar batekoak ere ez. Lan Batzorde hauetan bazkideak EZ diren pertsonak ere izan daitezke partaide, dituen ezagueregatik laguntzeko prest daudenak.


L.B.ak honako hauek dira:

A. BARNE ANTOLAKUNTZAKOAK:

  • Publizitaterako L.B.
  • Egoitza Sozialaren L.B. (lokala lortzeko) (3.Promozioa)
  • Komunika L.B. (web orria eta blog-a) (2. Eta 5. Promozioa)

B. PROMOZIOETAN ATERATAKO EGITASMOENAK, EGUN JARRAITZEN DUTENAK:

  • Ikasketa Iraunkorrerako L.B. (Lehen eta 2. Promozioa)
  • Landare Foroa L.B. (Lehen promozioa)
  • Eibarko zugaitzen izenak L.B.
  • Infogune L.B. (2. Promozioa)
  • Kaleetan Kantuz L.B. (3. Promozioa)
  • Laguntzera L.B. (4. Promozioa)
  • Expe-Gazte L.B. (4. Promozioa)
  • Ibilaldiak L.B. (6. Promozioa)
  • Hizketaldi Kafea L.B. (6. Promozioa)
  • Ezagutu L.B. (7. Promozioa)
  • Lan eta Jan L.B. (7. Promozioa)

EGITASMO ZEHATZIK GABE IRTENDAKO ELKARTEAREN BESTE JARDUNALDIAK:

  • Nagusiak L.B.
  • Batzorde Aholkularia

Igo