Berria

Bilboko Arte Ederretako Museora bisita - Antonio Lopez

2011/11/01

60 lagun genituen izena emanda, eta gehiago ezin dugu. Ekitaldiak gainez egin digu, eta sentitzen dugu bisitari gehiago ez onartzea.

Dena den, nor bere kabuz joan daiteke, sarrera ordainduaz, baina gidari gabe, telefonotxo baten laguntzarekin bakarrik. Ez da komeni asteazkenetan joatea, doako eguna delako eta sekulako jendetza dabilelako.

Bisita egin ondoren interesgarria izango da hilaren 29rako antolatuta daukagun hitzaldia, Ricardo Aldama medio, Armeria Eskolan, Antonio Lopezen margoak hobeto ulertzeko eta ezagutzeko.