2006 - 2007 KO 3. PROMOZIOA
Debabarrenako kale eta plazetan herri-kantuen tradizioa bultzatzea da xedea, eta, horri begira, ekitaldi ibiltariak egiten ditugu eskualdeko herri guztietan. Elkarrekin abestera animatzen ditugu zaleak, une atsegina igaro dezaten.
Hala egin ezean galduta amaituko luketen abestiak biltzen eta abesten ditugu, gure memorian bizirik iraun dezaten.
Jaiegunak edo horien bezperak baliatzen ditugu kantutegia eskuan hartuta kaleetatik ibiltzeko, eta kantatzea gustuko duten guztiekin abesten dugu, taldean, adinari begiratu gabe.
Horretarako, gure entsegu-egunak dauzkagu, eta, era berean, dantza tradizionalak ikasten ditugu, irteera batzuetan dantzatzeko.
Data: Azaroak 23, astelehena
Ordua: 10:00etan
Non: Torrekua
Iraupena: 2 ordu
Data: Azaroak 23, ostirala
Ordua: 19:30etik 21:00etara
Non: Errebal
Iraupena: Ordu eta erdi