IKASTEN

Elkartearen Aurkezpena

IKASTEN elkarteak Debabarrenako 50 urtetik gorako gizon-emakumeak elkartu nahi ditu. Bada, nolabaiteko kezka kultural eta sozialak dauzkaten eta lan-garaian egin ezin izan zituzten edo, orain, denbora gehiago edukita, sakondu nahi dituzten jarduerak ikasteko eta garatzeko gogoa duten pertsonen topalekua izan nahi du.

Honako hauek dira gure tresnak: prestakuntza, boluntariotza eta parte-hartzea. Zahartze aktiboaren paradigmaren barruan mugitzen gara, eta gure bizi-etapa nahiz bizi dugun une soziala ulertzeko balio digu prestakuntzak. Gizartean rol aktiboa edukitzen jarraitzea ahalbidetzen diguten ezagutzak eta gaitasunak eskuratzen ditugu, gure ingurune hurbilenean modu positiboan eragin dezagun.

Hitzaldi eta konferentzia guztietara joateko, edota proiektuetan parte hartzeko, ez dago gutxieneko adinik. Ikastenen, pertsonak beharrezkoak gara, eta inor ez da ezinbestekoa. Gure jarduerak irekiak dira.

Ikasten etengabe haziz joan da, bai bazkide-kopuruari dagokionez, bai JARDUEREI dagokienez. Jarduerak antolatzeko, bazkideek BORONDATEZ eratutako lan-batzordeak dauzkagu.

Guztien gustuak asebetetzeko moduko jarduerak dauzkagu. Badakigu gure burua aktibo edukita eta gorputza mugituta ezagutzak eta gaitasunak aberasten ditugula, eta, horrela, bizi-kalitate hobea lortzen dugula. Ezagutza eransten duen eta zahartze aktiboa sustatzen duen oro izango da elkartearen xedea.

Debabarrenako Esperientzia Eskola jarduera giltzarria da gure elkartean, horren bidez erakartzen ditugulako bazkide berriak. Hala ere, Eskolatik igaro ez arren, betekizunak betetzen dituen edonor izan daiteke Ikasteneko bazkidea.

IKASTEN elkartea 2005eko azaroaren 15ean sortu zen, Debabarrenako Esperientzia Eskolaren 1. promozioaren ekimen handi baten harira, Debegesak kudeatuta.

Ikasturtea amaitzean, ikasten jarraitzeko eta urtean gozatutako jarduerak egiten jarraitzeko gogoa sentitu zuten 1. promoziokoek. Esperientziaren Eskolak ikasturte bakarra irauten duenez, elkarte bat sortzea erabaki zuten, lehen adierazitako jarduerekin jarraitzeko xedez. Horrelaxe sortu zen IKASTEN.

Eta, adinekook gure proiektuei eta premiei arreta handiago eta hobea eman behar diegula jakitun, 2010/2011 ikasturtetik guk geuk kudeatzen dugu Debabarrenako Esperientzia Eskola.

Gure eskerrik beroena eman nahi diegu gurekin jarraitzen dutenei eta dagoeneko gure artean ez daudenei.

Debabarrenako Esperientzia Eskolaren lehenengo promozioa (2004/2005).
Debabarrenako Esperientzia Eskolaren lehenengo promozioa (2004/2005).

DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

50 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

IKASTENeko bazkidea izan nahi duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan, eta nola egin azalduko dizugu. Oso erraza da!

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.