Ikastenen-en Jardueren Hasiera

Berriak

2020/09/13

Covid-a lasaitzatzen bada, ikastaroa horrela hasiko gara:

Puntua eta joskintza, luzaketak eta ibilaldia: Taldeak, Covid protokoloen arabera antolatu behar ditugu, eta orain Portale erakundeak adjudikatuko dizkigun gelen zain gaude.

Ibilaldiak: egutegia prest dago, baina 40 inguru pertsona elkartzen garenez, ezin ditugu irteerak egin.

Hurbiltzen: jarduerak eskoletan egiten dutenez, zaila izango da helburuak betetzea. Aurrerago ikusiko dugu.

Hitzaldiak: Armeria eskolak Areto Nagusia lagatzen digu, hemen arazorik gabe "Covid" neurriak jarrai daitezke, beraz bakoitzak zentzuz jokatzea nahikoa izango da. Lehenengo hitzaldia azaroaren 5-ean izango da, Jose Alberto Arrate, kutsadura elektromagnetikoan aditua, izango da hizlaria. Abendura arte, gero ikusiko dugu, klaseak ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara izango dira betiko moduan. besterik ez.

Esperientzia Eskola: 16. promozioak, klaseak martxoan gelditu zituen eta orain, Untzaga Gizarte Zentroan berriro ekingo dizkie, urriaren 27-tik abenduaren 17-ra arte. Aurreko ikastaroetan bezala, ostegunetan Armeria Eskolan, Ikasten-en hitzaldietara posible izango dute joatea. 


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

50 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.