Ejercicios de Estiramientos
Fecha: 14 de febrero, viernes
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h
Mundu osoan, 25.000 km baino gehiago kobazulo ezagutzen dira (seigarren kontinentea), denak eremu karstikoetan, baina hori guztiaren %20 baino ez da. Euskal Herrian, paisaia karstikoak (amildegiak, kobazuloak, laba-jarioak, hondoak, agertu eta desagertzen diren iturri eta erreka...) oso ohikoak dira eta beharrezkoa den baliabide bat gordetzen dute: lurpeko ura.
Eremu hauetan dauden lurpeko urak baliabide estrategikoa dira munduko hainbat eskualdetan, baita Euskal Herrian ere. Honen adibide da Salubita iturburua sortzen duen Albizturko akuifero karstikoa. Gipuzkoako giturburu arrantzitsuena da, 650 l/s-ko batez besteko emariarekin. Hala ere, lurpeko mundu hau oso zaurgarria da kutsaduraren aurrean, batez ere kobazulo eta leizeak zabortegi gisa erabiltzen badira, gaur egun oraindik ohikoa dena, ez Euskadin soilik.
Hitzaldiak orain arte ezezaguna den egoera bat ezagutarazi nahi du, zeinaren dimentsioa benetan kezkagarria den. Haitzuloetan eta leizeetan hamarkadetan pilatutako isurketa eta zaborraren ondorioz, lurpeko urak ez ezik, lurpeko ekosistemak eta gure ondare arkeologikoa ere arriskuan daude.
“Berdea” den guztia denon ahotan dagoen garai hauetan (iraunkortasuna, birziklapena, garbiguneak...), ezohiko egoera lotsagarri eta kezkagarri baten aurrean gaude, berehala amaitu beharrekoa. Gure biziraupena horren menpe egoteaz haratago, giza morala da kontua eta baita Ama Lurrari lapurtu diogun duintasunaren zati bat itzultzea ere.
(Argazkia: Barren)
Fecha: 14 de febrero, viernes
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h