Ikasten elkarteak, ikasturtearen amaiera gisa, Zerainera txangoa antolatu du maiatzaren 20an. Irteera 9:00etan izango da Ego Gain autobus geltokitik.
Parte-hartzaileek Zeraingo meategi historikoetara eta museo etnografikora bisita gidatua egingo dute. Bertan, Goierriko herri honetako bizitzaren eta ohituren bilakaera eta meatzaritzaren eta nekazaritzaren iragan garrantzitsua gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
•Prezioa: 35€
•Plaza mugatuak: gehienez 60 pertsona
Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da ikasteneibar@yahoo.es helbidera. Parte-hartzea baieztatzean, mesedez, adierazi elikagaiek eragindako alergiaren bat duzun, eguna ahalik eta ondoen antolatzeko.
Ez galdu Zeraingo ondarea eta historia lagunarte onean ezagutzeko aukera!
Fecha: 8 de mayo, jueves
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Parroquia de San Andrés
Duracion: Hora y media