Ejercicios de Estiramientos
Fecha: 25 de febrero, miércoles
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h
Ikastenek Durangoko museora bisita antolatu du martxoaren 10ean, asteartea, Jose Ignacio Olaveren eskutik, ‘Giovanni Battista Piranesi (1720-1778) / Erroma amestua. Erroma irudikatua’ erakusketa ikusteko.
Erakusketa museoaren 40. urteurreneko programazio bereziaren barruan kokatzen da, eta aurtengo lehenengo jarduera izango da. Protagonista nagusia Giovanni Battista Piranesi (1720-1778) da, XVIII. mendeko funtsezko artista, antzinako Erroma ikuspegi monumental, kritiko eta irudimentsu batetik berrinterpretatu zuena. Bere grabatuak dokumentu, interpretazio eta fantasiazko ariketatzat hartzen dira aldi berean, hondakinak memoria eta boterearen eraikuntza sinboliko bihurtzen dituztenak.
Erakusketa Olaveri esker izan da posible, serie osoak, egoera-aldaketak eta kalitate handiko aleak uztartzen dituen multzo bikaina bildu baitu. “Erakusketak 56 grabatu biltzen ditu, horietatik 51 Giovanni Battista Piranesi XVII. mendeko arkitekto grabatzaile veneziarrarenak dira, bat Francesco izeneko honen seme batena, beste bat Laura izeneko alaba batena eta hiru Giuseppe Vasi bere lehen maisuarena. Grabatu guztiak jatorrizko ediziokoak dira eta bilduma pribatu batekoak”, kontatu digu Olavek berak.
Erakusketa urtarrilaren 23an inauguratu zen eta apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai. Ikasteneko txangoan gehienez 40 pertsonek hartu ahal izango dute parte eta sarrera doakoa izango da. Hori bai, aldez aurretik izena eman beharko da helbide honetara mezu bat bidaliz: ikasteneibar@yahoo.es.
Parte-hartzaileak 9:11ko trenean irtengo dira Estaziñotik (9:13an, Ardantzan), eta, ondoren, bakoitza nahi duenean itzuli ahal izango da.
Fecha: 25 de febrero, miércoles
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h
Fecha: 26 de febrero, jueves
Hora: 10:00h
Lugar: Salón de Actos de Portalea
Duracion: 2h
Fecha: 27 de febrero, viernes
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h