Miguel Arroitajauregik adimen artifiziala arautzeko erronkei buruz hitz egingo du Ikastenen

Berriak

2026/11/23

Ikasten elkarteak ostegun honetarako, azaroaren 26rako, antolatutako hitzaldian adimen artifizialaren erregulazioa izango dute hizpide. Miguel Arroitajauregi eibartarrak eskainiko du saioa, 10:00etan, Armeria Eskolan, «Adimen artifiziala legegintzaren bidez arautzea» izenburupean.

Arroitajauregi Filologia Klasikoan eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da. Bi diziplina horien ikuspegitik, adimen artifizialaren garapenak planteatzen dituen erronka eta galdera juridiko eta politikoak aztertzeko aukera izango da hitzaldian.

Teknologia horren erabilera gero eta zabalduago dagoen honetan, haren garapena eta aplikazioa arautzeko beharra, lege-esparruak eta horrek gizartean dituen ondorioak izango dira saioaren ardatzetako batzuk.

Hitzaldia Ikasten elkarteak ikasturtean zehar antolatzen dituen ostegunetako hitzaldien barruan kokatzen da.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.