‘Mugikortasuna azpiegitura handietan eta hiri-inguruneetan’ hitzaldia eskainiko du Aitor Eriz ingeniariak

Berriak

2025/04/08

Ostegunean beste hitzaldi bat izango dugu Armeria Eskolan, azkena Aste Santuko oporren eta Maiatzaren 1eko zubiarengatik etenaldia egin aurretik. Izan ere, hurrengo hitzaldia maiatzaren 8an eskainiko da.

Oraingo honetan Aitor Eriz herri-lanetako ingeniari teknikoa eta gaur egun Trafikoko eta Mugikotarsuneko aholkulari senior eibartarra izango dugu hizlari. ‘Mugikortasuna azpiegitura handietan eta hiri-inguruneetan’ izeneko hitzaldia eskainiko du, eta bertan azalduko duenaren inguruan mintzatu zaigu, aurrerapen gisa.

Solasaldiarekin hasteko, bere burua aurkeztuko du. “Atzerrian (Brasilen, Erresuma Batuan eta Arabian)izandako esperientzia azalduko dut mugikortasunaren eta trafiko ingeniaritzaren ikuspuntutik”, esan digu.

Gaian kokatu ondoren, azpiegitura handietan (geltoki intermodalak, aireportuetan, futbol zelaietan, eta abar) egon daitezkeen mugikortasun arazoak plazaratuko ditu, “eta hauek zelan planifikatzen diren mugikortasun arazorik ez edukitzeko”, zehazten digu.

Saioari amaiera emateko, hirietan mugikortasuna nola planifikatzen den azalduko du. Horretarako, hiri handi batzuen “adibide txikiak” jarriko ditu eta gero Eibarko kasua aztertuko du.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

No hay nada de momento

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.