Ikasten Elkarteak antolatuta, Jose Ignacio Olavek hitzaldia emango du ostegun honetan Armeria Eskolan. Maiatzaren 15ean izango da hitzordua, 10:00etan, eta Alberto Dureroren figura eta artearen historian izan duen garrantzia izango ditu ardatz.
Olave kultur dibulgatzaile ezagunak Dureroren bizitza eta obraren inguruko ibilbidea partekatuko du, “Miguel Angel, Rafael, Tiziano, Velázquez, Goya, Rembrandt eta beste izen handien maila berean” kokatzen duelarik. Lan grafikoaren bidez Durerok artearen historiari egindako ekarpena nabarmendu du bereziki hizlariak, artista alemaniarra aitzindari eta erreferente izan baitzen esparru horretan.
“Durero artista goiztiarra, intelektuala eta bidaiaria da; Errenazimenduko gizona da, eta XVI. mendeko kulturaren zutabeen gainean eraikitzen du bere lana; horrekin batera, gauzen neurriaren inguruan biraka dabiltzan pentsamenduen karga, hori guztia bizi den garaiari dagokion karga sinbolikoarekin batera”, azaldu digu Olavek.
Hitzaldian zehar, Olavek Dureroren ekoizpenaren inguruko testuinguru intelektual eta sinbolikoan sakonduko du, azpimarratuz nola artistak “erronka egiten dion Jainkoari behin gizakia platonismoaren zamatik askatu eta bere ideietan oinarritutako bizitza berri bati ekitea erabakitzen duenean”.
Dureroren figura aztertzetik harago doala dio hizlariak: “Nire asmoa eta nahia da aurrean dudan jendea funtsean kualifikatzea Armeria Eskolan hitz egiten dudan bakoitzean; Ikasteneko pertsonak kualifikatzea eta aintzatestea; beste mota bateko jendea, beste Berpizkunde batekoa, gurea, Eibarkoa”.
Hitzaldirako sarrera librea da, eta artean eta kulturan interesa duen edonori irekita dago, Ikastenen filosofiaren ildotik, Eibarko eta Debabarreneko bizitza kulturala aberasteko jarduera irekiak eta parte-hartzaileak sustatzen baititu.
Fecha: 15 de mayo, jueves
Hora: 10:00h
Lugar: Escuela Armeria
Duracion: 2h
Fecha: 15 de mayo, jueves
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Parroquia de San Andrés
Duracion: Hora y media