Uztailaren 2an emango zaio hasiera Marea Gora hitzaldi sortari. Pilar Kaltzada Save The Children erakundeko Espainiako erakundeko Espainiako presidenteak emango du hitzaldia, ‘Haurra izatea gaur egun munduan’ izenburupean. Saioa Debako Kultur Elkartean egingo da, 19:00etan, eta doakoa izango da.
Kaltzadak aurreratu digunez, “nire helburua da kontatzea zein den haur eta gazteen egoera gaur egun munduan eta Euskal Herrian, konfliktoak, gosea eta pobrezian argi-fokua jarrita”.
Horretarako, hitzaldiaren hasieran, gaur egungo munduan haurra izatea zer den azalduko du hainbat datu eskainiz. Iparralde-hegoalde banaketa nolakoa den erautsiko du, non dagoen biztanleria gazteagoa eta helduagoa, zeintzuk diren munduko biztanleriaren proiekzioak, Gazako haurren egoera, umeen zaurgarritasuna larrialdi egoeretan, eta abar. Gai horietatik abiatuta, eskolarizazioaz, pobreziaz, goseaz eta beste hainbat arloren inguruan jardungo du, gogoetarako saioa izango delarik.
Espainiako Save The Children erakundeko presidentea
Pilar Kaltzada kazetaria, idazlea eta komunikazio estrategikoan aditua da. Informazio Zientzietan lizentziaduna da (UPV/EHU), eta EITB, Deia eta El Periódico de Bilbao hedabideetan lan egin du, besteak beste, eta euskal zientzia- eta kultura-esparruko funtsezko erakundeetako komunikazioaren buru izan da.
Gaur egun, Espainiako Save the Children erakundeko presidentea da, eta haurren eskubideen aldeko ekintzak bultzatzen ditu bertan.
Berdintasunarekin, kulturarekin eta justizia sozialarekin duen konpromisoak bere ibilbide osoa zeharkatzen du.
Doce Miradas kolektibo feministako eta Euskararen Aholku Batzordeko kidea, dibulgatzaile, poeta eta kultur kudeatzaile gisa ere nabarmendu da.
No hay nada de momento