Hasi da Ikasten elkartearen ikasturte berria eta Debabarreneko Esperientzia Eskolaren 21. promozioa

Berriak

2025/10/17

Portaleko areto nagusiak Ikasten elkartearen 2025/26 ikasturtearen hasiera ekitaldia jaso du gaur, urriak 17. Bertan, elkarteko kideez gain, aurten Debabarreneko Esperientzia Eskolan izena eman duten ikasleak batu dira. Ekitaldia palestinar herriari babesa emanez hasi dute eta Eibarren bizi den Quico Puges txelo-jole kataluniarrak girotu du saioa. Hasiera ekitaldia gaur egin arren, Ikasten elkarteko ekintza batzuk hasiak dira dagoeneko. Adibidez, La Novena antzerki taldea hasi da entseguekin eta senderismokoek egin duten irteera bat, besteak beste. Horrez gain, eta urtero handitzen doalarik, hainbat ekintza ezberdin egingo dituzte urtean zehar: joskuntza eta puntoa, luzaketak, etengabeko formakuntza, Kaleetan Kantuz, Berriketan Ikasi, Agurtzen zerbitzua, filosofia tailerra, buruko gimnasia, eta abar. Gaurko ekitaldian eman zaie ongietorria Debabarreneko Esperientzia Eskolako 21. promozioko ikasleei. Aurten, 16 emakumek eta 3 gizonek eman dute izena, eta gehienak Eibarkoak izango dira (14). Bestetik, Elgoibarko eta Ermuko bina lagun egongo dira, eta Mallabiko bat. Klaseak urriaren 21ean hasiko dituzte eta maiatzaren 26an amaituko. Ordutegiari dagokionez, astearte eta asteazkenetan elkartuko dira, 9:30etik 12:30era, Untzagako jubiletxean; eta ostegunetan, 10:00etatik 12:09etara, Portalean (abendura arte, gero Armeria Eskolan).


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Punto

Fecha: 21 de octubre, martes

Hora: 17:00h a 20:00h

Lugar: Portalea

Duracion: 3h

Costura

Fecha: 21 de octubre, martes

Hora: 17:00h a 20:00h

Lugar: Portalea

Duracion: 3h

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.