Javier González Castellano, UNIR (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea) erakundeko Adimen Emozionaleko irakasle espezialista eta ICF eta ASESCOk ziurtatutako Entrenatzaile Emozionalak ‘Adimen Emozionala’ izeneko hitzaldia eskainiko du ostegun honetan, urriak 23, 10:00etan, Portaleko areto nagusian.
Hitzaldi honekin, “Adimen Emozionalari balioa ematea” da Gonzalez Castellanok nahi duena. Hau da, “Adimen Emozionala garatzean gizaki gisa dugun potentziala agerian jartzea”, bere hitzetan. Beraz, Adimen Emozionala zer den, emozioak zer diren, nola kudeatu, eta Adimen Emozionalaren onura eta garapenaz hitz egingo duela aurreratu digu. “Gizakiok kimika eta energia gara, baina batez ere Adimen Emozionala gara, emozioak direlako bizitzan egiten dugunaren iragazkia”, dio espezialistak.
González Castellanoren iritziz, “arrazoiaren XVII. mendean jarraitzen dugu. Orduan, Adimen Emozionalaren garrantzia azpimarratzeko unea iritsi da. Berez ditugun tresnak dira, naturalak, intrintsekoak eta doakoak, eta merezi du horiek partekatzea eta horien inguruan kontzientzia izatea”.
Ordu eta erdi iraungo du hitzaldiak, Gonzalez Castellanoren kalkuluen arabera, eta bertara joaten direnek gaiaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute. Gainera, ez da hitzaldi informatibo bat bakarrik izango, hainbat tresna partekatuko baititu, bakoitzak hobekien datorkiona aukeratu eta bere emozioak hobeto kudeatu ahal izateko.
30 urteko esperientzia
González Castellanok 30 urte baino gehiagoko esperientzia du pertsonak kudeatzen multinazional handietan, eta giza baliabideetan, prestakuntzan, merkataritza-kudeaketan eta talentu-programetan garatu du bere karrera. Gainera, ECE (Entrenamendua Coaching Emozionalean) metodologiaren sortzailea da, adimen emozionalean prestakuntza eta garapen emozionala bultzatzeko coaching-a barne hartzen dituen proposamen propioa.
2025eko otsailaren 14an argitaratu zen ‘Angel, inteligencia humana y conversaciones que dan VIDA’ liburuaren egilea da, narratiba, Adimen Emozionala eta suizidioaren prebentzioa uztartzen dituen lana. “Liburua hitzaldira eramango dut eta nahi duenari sinatu ahal izango diot”, esan digu.
Hitzaldi eta formakuntza ugari ere eman ditu Espainiako leku askotan, eta kontatzen duenak “inor ez duela axolagabe uzten” ziurtatzen digu.
Fecha: 22 octubre, miércoles
Hora: Bus a las 9:05h en Untzaga
Lugar:
Duracion:
Fecha: 22 de octubre, jueves
Hora: 19:15h a 21:00h
Lugar: Parroquia de San Andrés
Duracion: Hora y tres cuartos