Ejercicios de Estiramientos
Fecha: 12 de diciembre, viernes
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h
Portaleako biharko hitzaldian (abenduak 11) Susana Mangana Porteiro unibertsitateko irakaslea eta analista politikoa hartuko dugu, EiTB eta France 24 bezalako hedabideetan kolaboratzailea, besteak beste. Hitzaldiaren izenburua “PALESTINA GAUR: OKUPAZIOAREN ETA ERRESISTENTZIA ZIBILAREN ARTEAN, GAZA ETA ZISJORDANIA BAKEAREN ETA GIZA DUINTASUNAREN ERRONKAREN AURREAN” da, gaurkotasun amorratua duen gai bat jorratuz.
Manganak Gazako eta Zisjordaniako egungo egoeraren erradiografia egingo du. “Nazioarteko komunitate osoak erantzukizun bat du Palestinako herriarekiko, bai Netanyahuri bai beste ministroei erantzukizunak eskatzeko; nolako presioa egin behar da hainbat frontetatik Israelek kontuak eman ditzan Nazioarteko Zigor Auzitegian gerra-krimenengatik? Baina, aldi berean, Europan bizi dugun egoera zaila aitortuz, Europak ez baitu jakin egoerak eskatzen duen mailan egoten eta, gainera, oso distraitua edo lanpetua dago Ukrainako gerraren aurrean, Donald Trump bezalako presidente baten presioei erantzuten jakin barik”, diosku irakasleak.
Manganak Israel eta Palestinaren arteko gatazkan, une honetan, zein irtenbide egon daitekeen aipatuko du eta nolako erronkak planteatzen diren (ez soilik palestinar herriarentzat, baita Giza Eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbidearen defentsarako ere), “XXI. mendean sistematikoki bortxatzea eta genozidio bat egitea baimendu baitugu”, kontatu digu.
Gainera, Gazan, Zisjordanian eta Ekialde Hurbilean gertatzen denaz hitz egin ondoren, “saiatuko naiz komentatzen duguna ere egokia eta garrantzitsua izan dadin Palestinako kausarekin betidanik konprometitu den euskal gizarte zibilarentzat”.
Fecha: 12 de diciembre, viernes
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h
Fecha: 15 de diciembre, lunes
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Parroquia San Andrés
Duracion: Hora y media