Opera bat nola muntatzen den ikasiko dugu bihar

Berriak

2026/01/14

Carlos Imaz piano-jole eta konpositoreak hitzaldia eskainiko du bihar, urtarrilak 14, 10:00etan, Portalean, Ikasten elkarteak antolatzen dituen ekintzen barruan. ‘Zer ezkutatzen da oihalaren atzean?’ da bere hitzaldiaren izenburua, eta opera bat muntatzeko atzean dagoen lanaren inguruan jardungo du.

Imazek pianoan eta konposizioan lan egiteaz gain, abeslari bezala ere jardun du eta oso ibilbide zabala du musikaren munduan. Beraz, aukera ederra izango da lehen eskutik opera baten atzean dagoena ezagutzeko.

 

Zeren inguruan hitz egingo duzu Portaleako hitzaldian?

Opera bat nola muntatzen den azalduko dut. Hau da, oihalaren atzean dagoen guztia: jantziak, argiak, eszenografia, abeslariak, zuzendariak...

Azken finean, opera bat gauza handi bat da, ezta?

Bai! Eta hitzaldiaren azkenengo zatian Werther operari buruzko pilula bat emango dut. Izan ere, ABAO Bilboko operak Werther lana eskainiko du urtarrilaren 17tik aurrera.

Operak nolako tokia du Euskal Herriko kultur-agendan?

Operaren saio gehienak Bilboko ABAO-ren denboraldira mugatzen dira. Donostian, Iruñean eta Gasteizen ikuskizun jakinak ematen dituzte, baina modu iraunkorrean eskaintzen den bakarra Bilbokoa da.

Nolako ibilbidea egin duzu operaren munduan?

Musikaria naiz, konpositorea eta baita abeslaria ere... eta orain hitzaldiak ematen! Denetarik egin dut.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.