Ikastenek Elikagaien Bankuaren udaberriko bilketan lagunduko du eta boluntarioei dei egiten die

Berriak

2026/05/28

Ikasten elkarteak Elikagaien Bankuaren udaberriko bilketan parte hartuko du aurten ere. Datorren ostiralean, ekainaren 5ean, egingo da bilketa, Eibarko Eroski hipermerkatuan.

Egun osoa bete ahal izateko, egunean zehar antolatutako txanda ezberdinetan lagundu nahi duten boluntarioak bilatzeko deia egiten du elkarteak: 9:00etatik 12:00etara, 12:00etatik 15:00etara, 15:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Ikastenetik bereziki animatzen dituzte bazkideak ekimen solidario honetan parte hartzera, urtero aukera ematen baitu familia eta pertsona behartsuentzako elikagaiak jasotzeko.

Laguntzeko interesa duten pertsonak Enrirekin harremanetan jar daitezke 645 715 594 telefonoaren bidez.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.