Kaleetan Kantuz - Salida
Fecha: 17 de octubre, Sabado
Hora: 12:30h a 14:00h
Lugar: Errebal
Duracion: Hora y media
Ikasten elkarteak 2026-2027 ikasturtearen hasiera-ekitaldia egin zuen ostiraln goizean, Armeria Eskolan, Debabarreneko Esperientzia Eskolako ikasle berriei eta bazkideei ongietorria emateko. Aurtengoa Esperientzia Eskolako 22. promozioa 15 ikaslek osatzen dute. Izena eman duten lagun guztiak eskualdean (Eibarren, Mendaron, Deban eta Ermuan) bizi dira.
Mertxe Arriola Ikasten elkarteko presidenteak, Jon Iraola Eibarko alkateak, eta aurkezle lanetan aritu zen Agurtzane Aulestiartek hartu zuten parte ekitaldian eta, jarraian, pianoarekin lagundutako poesia saioa eskaini zuten Maite Lorenzok eta Alberto Egiak (Rapsodas SA). Amaitzeko, Ikasten elkarteak liburu-sorta eder bat banatu zuen ekitaldira joan zirenen artean: zozketako irabazleek liburu bana jaso zuten, opari gisa.
Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Ikastenek urtean zehar antolatzen dituen jarduerei ere ekingo diete. Besteak beste, senderismoa, joskintza eta puntua, luzaketak eta antzerki-taldea izango dira aukeran. Etengabeko prestakuntzaren barruan, hitzaldiak, tailerrak eta kultur jarduerak ere antolatuko dituzte. Horiez gain, Kaleetan Kantuz ekimenak eta aurretiazko borondateen dokumentuari buruzko informazio-zerbitzuak (Agurtzen izenekoak) ere izango dute lekua egitarauan.
Maiatzera arteko ikasturtea
Klaseak urriaren 20an hasi eta 2027ko maiatzaren 21ean amaituko dira. Ikasleek astean hiru egunetan egingo dituzte jarduerak: martitzen eta eguaztenetan, 09:30etik 12:30era, Torrekuako gizarte zentroan, Udalak lagatako ikasgelan; eta eguenetan, berriz, Armeria Eskolan, 10:00etatik 12:00etara.
Fecha: 17 de octubre, Sabado
Hora: 12:30h a 14:00h
Lugar: Errebal
Duracion: Hora y media
Fecha: 19 de octubre, lunes
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Errebal
Duracion: Hora y media