Kaleetan Kantuz - Ensayo
Fecha: 19 de octubre, lunes
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Errebal
Duracion: Hora y media
Ikasten elkarteak ostegunetako hitzaldien egitarauari ekingo dio aste honetan. Urriaren 22an, ostegunean, 10:00etan, Óscar Terolek «Ahal duzu» hitzaldia eskainiko du Armeria Eskolan. Ongizatea eta garapen pertsonala izango ditu ardatz saioak.
Óscar Terol aktore, umoregile, gidoilari, aurkezle eta idazlea da. Euskal Herrian oso ezaguna egin zen ETBko «Vaya semanita» umorezko saioan egindako lanari esker, aktore eta gidoilari aritu baitzen bertan. Telebistan egindako ibilbideaz gain, zineman eta antzerkian ere jardun du, eta umorezko hainbat liburu argitaratu ditu. «Allí abajo» telesailean ere parte hartu zuen, aktore eta gidoilari gisa.
«Ahal duzu» proposamenak ongizateari eta garapen pertsonalari buruz hausnartzeko aukera eskainiko du, norberaren gaitasunak eta aukerak lantzeko.
Hurrengo hitzaldia urriaren 29an izango da, ostegunean, 10:00etan, Armeria Eskolan bertan. Oraingoan, Antxon Olabek emango du saioa, «Larrialdi klimatikoa mundu ordenaren birkonfigurazio sakoneko garaietan. Europa bidegurutzean» izenburupean. Hitzaldian, larrialdi klimatikoaren eta munduko ordenaren aldaketen arteko harremana izango du hizpide, Europak bizi duen egoerari erreparatuta.
Fecha: 19 de octubre, lunes
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Errebal
Duracion: Hora y media