Ikastenek boluntarioak behar ditu azaroaren 13ko Elikagai Bankuaren bilketan laguntzeko

Berriak

2026/11/01

Azaroaren 13an, ostiralean, Elikagai Bankuaren bilketa handia egingo da Eroskiko hipermerkatuan. Ikasten elkarteak, urtero bezala, ekimenarekin bat egingo du, eta boluntarioak behar ditu bilketan laguntzeko.

Bilketa lau txandatan egingo da: 09:00etatik 12:00etara, 12:00etatik 15:00etara, 15:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Ikastenek bazkideak animatu nahi ditu elkartasunezko ekimen honetan parte hartzera, Elikagai Bankuaren lana babesteko eta behar handiena duten pertsonei laguntzeko.

Bilketa-egunean boluntario gisa lagundu nahi duten bazkideek Enrirengana jo dezakete, 645 715 594 telefono zenbakira deituta.

Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie aurrez ekimenean parte hartzeko prest dauden guztiei.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Punto

Fecha: 3 de noviembre, martes

Hora: 17:00h a 20:00h

Lugar: Portalea

Duracion: 3h

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.