Ikasten elkarteak ostegun honetako hitzaldia antolatu du, azaroaren 5ean, 10:00etan, Eibarko Armeria Eskolan. Ricardo Aldamak emango du saioa, eta Jasper Johns artista estatubatuarraren ibilbidea eta lana izango ditu hizpide.
«Night Driver» izeneko artistaren atzera begirako erakusketa abiapuntutzat hartuta, Aldamak pintura estatubatuarreko artista handienetako baten sorkuntza-lana aztertuko du. Espresionismo estatubatuarretik abiatuta, Pop Art mugimenduaren aitzindarietako bat izan zen Johns, eta ondoren Minimalismoan eta arte kontzeptualean ere eragina izan zuen.
1950eko hamarkadatik aurrera margotutako AEBetako banderen irudikapen ospetsuak izango dira hitzaldiaren ardatzetako bat. Enkaustika teknikarekin egindako lan horiez gain, artistaren dianak, mapak, zenbakiak eta letrak ere aztertuko dituzte. Elementu horien bidez, Johnsek ikonoa pinturan txertatu zuen, hizkuntza artistiko berritzaile eta berezia garatuz.
Aldamak azaldu duenez, hitzaldian artistaren ibilbideko beste hainbat alderdi ere landuko dituzte, sei hamarkada baino gehiagoko sorkuntza artistikoan zehar modu atsegin eta entretenigarrian murgiltzeko.
Hitzaldia doakoa da eta interesa duen orok parte har dezake.
Fecha: 4 de noviembre, miércoles
Hora: Tren en la Estación a las 08:11h y en Ardantza a las 08:13h
Lugar:
Duracion:
Fecha: 4 de noviembre, miercoles
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h