Immigrazioaren inguruko zurrumurruak eta desinformazioa izango ditugu hizpide ostegun honetako hitzaldian

Berriak

2026/11/10

Ikasten elkarteak immigrazioaren inguruko aurreiritziak, zurrumurruak eta desinformazioa aztertzeko hitzaldia antolatu du ostegun honetarako, azaroak 12. «Immigrazioa: zurrumurruak desmuntatzen» izenburupean, Jagoba Egaña Larrañaga Eibarko Udaleko immigrazio teknikariak eskainiko du saioa, 10:00etan, Armeria Eskolan.

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak azaldu duenez, hitzaldiaren helburua herriko biztanleriaren bilakaera aztertzea izango da, azken urteotan izan diren aldaketak ezagutzeko eta gaur egungo errealitate demografikoaren argazkia egiteko. Horrez gain, immigrazioaren inguruan zabaltzen diren zurrumurruak, gezurrak eta desinformazioak argitzen saiatuko dira, gaiari buruzko ikuspegi egiazkoagoa eta oinarri sendoagoa eskaintzeko.

 

Beste hitzaldi bat arratsaldean, Portalean

Bestalde, Gizartekin Sailak herritarrei gogorarazi nahi die egun berean, ostegunean, beste hitzaldi bat ere izango dela arratsaldean. 19:00etan, Portaleako areto nagusian, Youssef Ouled kazetari, ikertzaile eta ekintzaile antiarrazistak «Migrazioa, islamofobia eta bizikidetza: Ceuta ere ahotan hartuta» hitzaldia eskainiko du.

Ouled migrazioan, islamofobian eta giza eskubideetan espezializatuta dago, eta saioan gai horien inguruko hausnarketa egingo du, Ceutaren errealitatea ere hizpide hartuta.

Beraz, eguneko bi hitzaldietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Punto

Fecha: 10 de noviembre, martes

Hora: 17:00h a 20:00h

Lugar: Portalea

Duracion: 3h

Costura

Fecha: 10 de noviembre, martes

Hora: 17:00h a 20:00h

Lugar: Portalea

Duracion: 3h

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.