Ikastenek Euskalduna Jauregiko operaren barrualdea ezagutzeko bisita antolatu du

Berriak

2026/11/15

Ikasten elkarteak Bilboko Euskalduna Jauregira bisita antolatu du azaroaren 24rako, astearterako, operaren barrualdea ezagutzeko. «Besaulkietatik ikusten ez dena ikusteko» aukera izango dute parte-hartzaileek, opera baten atzean dagoen guztia eta ikusleek normalean ikusten ez dituzten espazioak ezagutzeko.

Bisita 12:00etatik 13:30era bitartean egingo da, gutxi gorabehera. Bilbora trenez joango dira, Matikoko geltokiraino. Estazinotik 10:11n aterako da trena, eta Ardantzatik 10:12an.

Jardueraren prezioa 15 eurokoa izango da pertsonako, eta gehienez 30 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Bisitan parte hartu nahi dutenek ikasteneibar@yahoo.es helbide elektronikora idatzi beharko dute izena emateko. Plaza kopurua mugatua denez, interesa dutenek garaiz egitea komeni da.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Punto

Fecha: 17 de noviembre, martes

Hora: 17:00h a 20:00h

Lugar: Portalea

Duracion: 3h

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.