Ikasten elkarteak Elikagaien Bankuarekin egindako lan solidarioa eskertu du

Berriak

2026/11/16

Debabarreneko Ikasten elkarteko kideek Elikagaien Bankuarekin elkarlanean Eroski hipermerkatuan egindako lan solidarioa arrakastaz burutu zuten pasa den azaroaren 13an, aurreko deialdian iragarritako ildoari jarraiki. Ekimen honetan La Salle ikastetxeko ikasleek ere parte hartu zuten modu aktiboan, goizeko zein arratsaldeko txandetan laguntza eskainiz.

Goizean zehar, La Salleko lau neskak eta irakasle batek goizeko bederatzietatik ordu bata arte lan egin zuten. Arratsaldean ere bi txanda gehiago egon ziren boluntarioekin, Ikasten elkarteko kideekin batera zereginetan aritu direlarik.

Ikasten elkartetik eskerrik beroenak eman nahi dizkiete parte hartu duten boluntario guztiei, bereziki La Salleko gazteei eskainitako laguntzagatik eta konpromisoagatik, haien presentziak ekimena aberastu baitu.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

Punto

Fecha: 17 de noviembre, martes

Hora: 17:00h a 20:00h

Lugar: Portalea

Duracion: 3h

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.