Esperientzia Eskola

Esperientzia Eskola Debabarrena

Debabarrenako Esp. Eskola ikasgelan

Esperientzia Eskola, Debegesa-ren ekimen bateri esker Debabarrena bailarako herrientzat asmatua, 2010/2011 urtetik aurrera IKASTENek kudeatzen du, eta Debabarrenan zehar dauden 50 urtetik gorako gizon eta emakumeentzat da, kezka sozial eta kulturalak dituztenentzat; lanean zirela hainbat jarduera eta ikasketa egin eta bete ezin izan zutenentzat; edo ta orain, denbora dutenean, gehiago sakontzea nahi dutenentzat. Gainera Gizarte osoan nahi du txertatzea, ekimenak, ideiak eta egitasmoak aurkeztuaz, pertsonalki eta kolektiboki denontzat onurakoak izan daitezen.

Debabarrenako Esperientzia Eskolaren (DEE) helburu nagusiak hauek dira:

  • Partaideen garapen pertsonala bultzatu, fisikoki, psikikoki eta sozialki jantzia eta osasuntsua izan dadin.
  • Ikasketa eta heziketa iraunkorra bultzatu, egungo gizartea ulertzeko baliabideak eskuratuaz.
  • Giza talde honek gizartean paper eraginkorra izaten lagundu.

Ikasturtean zehar jorratzen diren gaiak: trebetasun sozialen eta komunikatzaileen garapena, osasun psikiko eta fisikoaren mantenua eta hobetzea, lasaitze teknikak, literatura, interkulturalitatea, garapen jasangarria, eskubideak eta bere erabilera bizitza orokorrean, psikologia, filosofía, elikadura, informatika, historia, Debabarrenako kultura eta tradizioak...

Esperientzia eskola Debabarrena

5. Promoziorako ikasleak biltzen

Eskolako ikasleen helburu garrantzitsu bat egitasmo sozial baten eraketa eta garapena izaten da. Gainera beste hainbat kultura jarduera egiten dira, txangoak, ikustaldi gidatuak, beste eskola batzuekin harremanak, etab.

Eskolak Urritik Ekainera dirau, astean hiru egun (astearte, asteazken eta ostegun), goizeko 9:30etatik 12:30etara, Eibarren. Eskolara joateko ez da beharrezkoa aurrez titulu edo formakuntza akademikorik izatea.

Interesik baduzu: Ikasturtearen informazio guztia, eta izen ematea.


Igo