Elkartearen Aurkezpena

IKASTEN Elkarte bat da, Debabarrenan zehar dauden 50 urtetik gorako gizon eta emakumeentzat asmatua, kezka sozial eta kulturalak dituztenentzat; lanean zirela hainbat jarduera eta ikasketa egin eta bete ezin izan zutenentzat; edo ta orain, denbora dutenean, gehiago sakontzea nahi dutenentzat. Gainera Gizarte osoan nahi du txertatzea, ekimenak, ideiak eta egitasmoak aurkeztuaz, pertsonalki eta kolektiboki denontzat onurakoak izan daitezen.

Ikasten Debabarrena

IKASTEN 2011

50 urte beteak izan behar ditu Elkartekoa izatea nahi duenak. Baina bertako hitzaldi eta egitasmoetan parte hartzeko, edo ideiak aurkezteko, ez dago adin mugarik. IKASTENeko jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira.

Egun (2011), ehunetik gorako bazkideak gara (emakumeak %75, eta gizonak %25). Gehienak Esperientzia Eskolako promozio bakoitzetik gatozen ikasle ohiak gara, baina baditugu Eskolatik pasatu ez diren beste hainbat emakume eta gizon jardunaldietan interesatu zirenak eta partaide bilakatu direnak.

Igo

Filosofia

Gure goiburua: "Zahartze Aktiboa" – "Gure urrezko denbora". Gure jubilazio aro berri hau ez dugu hutsala, apatikoa, txepela, izaterik nahi; baizik eta, amona edo aitona izatetik aparte, aktiboak izatea nahi dugu, gure burua eta gorputza jardunaldi sozial eta kulturaletan mugituaz, gure ezugutzak eta ahalmenak haundituaz eta kalitatezko bizitza lortuaz. ¿Nola egiten dugun hori? Astearte, asteazken eta ostegun goizak JARDUNALDIAK atalean aurkituko dituzun ekitaldiekin beteaz, edozein pertsonentzat antolatutakoak.

Naturari buruz hausnarketa, Ikasten Debabarrena

Naturari buruz hausnarketa

Gainera, kontuan edukirik nagusiak gure Egitasmoak eta Beharrak geuk baino hobeto inork ez dituala beteko, 2010/2011ko ikasturtetik aurrera Debabarrenako Esperientzia Eskola zuzenean kudeatzera heldu gara.

Igo

Historia apur bat

IKASTEN Elkartea 2005 Azaroan jaio zen, Debabarrenako Esperientzia Eskolako Lehen promoziotik irtendako ekimenari esker.

Esperientzia Eskola, Debegesa-ren ekimen bateri esker Debabarrena bailarako herrientzat asmatua, 2010/2011 urtetik aurrera IKASTENek kudeatzen du, eta Debabarrenan zehar dauden 50 urtetik gorako gizon eta emakumeentzat da, kezka sozial eta kulturalak dituztenentzat; lanean zirela hainbat jarduera eta ikasketa egin eta bete ezin izan zutenentzat; edo ta orain, denbora dutenean, gehiago sakontzea nahi dutenentzat. Gainera Gizarte osoan nahi du txertatzea, ekimenak, ideiak eta egitasmoak aurkeztuaz, pertsonalki eta kolektiboki denontzat onurakoak izan daitezen.

Lehen Promozioa DEE 2004/2005

Lehen Promozioa DEE 2004/2005

Ikasturtea bukatzerakoan, Eskolaren iraunaldia urtebetekoa bakarrik izanik, Lehen Promoziokoak jardunaldiekin jarraitzea erabaki zuten, eta horrela asmatu zuten Elkartea egitea, ekimenekin jarraitzeko asmoz. IKASTEN jaioa zen. Egungo Lehendakaria José Antonio Villabella dugularik.

Igo