Ikasturte honetako bigarren hitzaldia egingo da ostegunean, urriak 27, 10:00etan, Portalean. Kasu honetan Pedro Alberdi euskal filologian lizentziatua eta idaztea izango da hizlaria, eta ‘Eibarko historia partikularra’ izango da bere saioaren izenburua.
Gaur egun Zumaian bizi bada ere, Pedro Alberdik oso lotura estua du bere jaioterriarekin, Eibarrekin. Era berea, ibilbide oparoa eduki du idazle bezala eta 2007. urtean Unamuno Saria irabazi zuen ‘Carlos esaten zioten gizona’ liburuagatik.
Osteguneko hitzaldian aipatuko dituenaren harira, honakoa idatzi digu: “Eibartartasuna. Tribuko partaidetza. Jaioterriarekiko atxekimendua. Bertakoak eta kanpokoak. Arbasoak. Baserria eta kalea. Eibartarrak eta etorkinak. Zentroa eta periferia. Euskara eta erdara. Eskola, beharra eta aisialdia. Futbola eta politika. Bertsolaritza. Errepresioa. Armagintza eta Eskola Armerixa. Gizonezkoak eta emakumezkoak. Kultura. Manchurrianoak eta caseroak. Gerraurrea eta gerraostea. Hizkuntza eta literatura. Ahozkoa eta idatzia. Mendia eta hiria. Modernotasuna eta tradizioa. Desioa eta errealitatea… Ignacio Zuloaga, Izaskun Garmendia, Diego Alvarez, Manuel Lasarte, Toribio Etxebarria, Maria Luisa Ruiz, Juan San Martin, Gabriel Aresti, Jose Muñoa, Lorenzo Zabala, Uztapide, Serafin Basauri, Jose Mari Kruzeta, Bernardo Atxaga, Jose Antonio Gisasola, Antonio Saez, Jose Eulogio Garate, Mario Onaindia, Imanol Laspiur, Adela Telleria, Pello Muñozguren, Imanol Uranga, Koldo Zuazo, Antxon Narbaiza, Ramon Saizarbitoria…”.