Oskar Arantzabal Iraetak emango du aste honetako hitzaldia, ostegunean, 10:00etatik 12:00etara, Portaleko areto nagusian. Ekonomialari eibartarrak historia maite du eta gure herriaren inguruko istorio nahi ezezagunak jarriko ditu mahai gainean, Eibarko sorreran eta lehen urteetan gertatutakoak azalduz.
Hitzaldiari buruz, zera azalduko duela esan digu Arantzabalek: “Izenak eta izanak, oinaztarrak (Unzueta) y ganboatarrak (Olaso), errege nafarrak eta gaztelarrak, basoak y burdinolak, konkistak eta anexioak”.
Herriaren izenari dagokionez, hitzaldiaren izenburuak argi lagatzen du gure herriak beste izen batzuk izan zituelako gaur egun duguna eduki arte. Horrela, Eyvar, Heibar eta Eybarr formetan ikusi ahal izan dugu gure herriko izena.
Gaur egun, agian, ezezagunak egiten zaizkigu bando hauek, baina oinaztarrak eta ganboatarrak izan ziren Leinu Gerren protagonistak, Erdi Aroan (XIV. eta XV. mendeetan). Gurera ekarrita, Unzuetarrak oinaztarren aldean kokatzen ziren eta Olasoko jauntxoak ganboatarrekin. Hain zuzen ere, Eibarri buruzko lehen albisteak Unzuetako jauntxoek oinaztarrei emandako babesari buruzkoak dira, 1193. urtean.
Ekonomialari historiazalea
Konkista eta anexioen sasoiak izan ziren, eta historia hori nolakoa izan zen azalduko du Arantzabalek. Ekonomialaria da bera eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) ekonomia sailaren ardura du gaur egun.
Horrez gain, esportazioen munduari lotuta egon da bere ibilbidea zehar, bost hizkuntzatan hitz egiteko gaitasuna du eta, gaur egun, Alemaniako enpresekin egiten du lan.
Fecha: 5 noviembre, miércoles
Hora: Tren en Ardantza a las 08:09h, Estación a las 8:11h
Lugar:
Duracion:
Fecha: 5 de noviembre, miércoles
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h