Ostegun honetan beste hitzaldi bat izango dugu Portaleko areto nagusian, 10:00etan. Oraingoan ere, beste eibartar bat izango dugu esatari, Ibai Inziarte hain zuzen ere. Automobilgintza eta Robotikako ingeniaria da bera eta Aldakin Taldeko Berrikuntza zuzendaria gaur egun, eta osasunaren eta adimen artifizialaren arteko lotura aztertuko du hitzaldian.
Gaian murgilduta, teknologia berriak osasunaren mundua nola eraldatzen ari diren erakutsiko du. Adibide argi eta parte-hartzaileak erabilita, teknologia berriak osasunaren mundua nola eraldatzen ari diren erakutsiko du.
Horrela, medikuntzan aurrerapen teknologikoaren eta gizadiaren arteko orekari buruz hausnartzera gonbidatuko gaitu. Aipatzekoa da Inziartek Marea Gora ekimenaren saioan parte hartu zuela iaz eta adimen artifizialaren gaia aurkeztu zuen. Orain, gaian gehiago sakondu eta osasunean duen eraginaz jardungo du.
Hitzaldiak bi ordu iraungo du eta, beti bezala, ateak zabalik egongo dira edonorentzat.
Fecha: 21 de enero, miércoles
Hora: Tren: Estación 8:41h y a las 8:43 en Ardantza
Lugar:
Duracion:
Fecha: 21 de enero, miércoles
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h