CUIDADOS PALIATIVOS EN LA OSI DEBABARRENA
Fecha: 20 de noviembre, jueves
Hora: 10:00h
Lugar: Salón de Actos de Portalea
Duracion: 2h
Magdalena Fernandezek, Barne Medikuntzako mediku espezialista eta Debabarreneko ESIko Etxez Etxeko Ospitalizazioko eta Zainketa Aringarrietako arduradunak, hitzaldia emango du ostegun honetan, azaroak 20, 10:00etan, Portaleko areto nagusian. Bertan, gure eskualdeko osasun zentroetako zainketa aringarriei buruzko informazioa emango du.
Fernandezen ustez, gizarteak oraindik ez daki ondo zer diren zaintza aringarriak eta horrek dakarren guztia, eta, horregatik, jendea animatu du hitzaldira joan eta zalantzak argitu ditzan. “Batez ere kontzeptuak errepasatuko ditut. Profesionalok batzuetan argi ez ditugun kontzeptuak, beraz, herritarrok ere ez”, kontatu digu telefonoaren bestaldetik.
Eta zein kontzepturi buruz hitz egingo du? Berak zera kontatzen digu: “Zainketa aringarriei buruz hitz egingo dut, Eusko Jaurlaritzaren Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoari buruz (2023-27), eta asmatutako hiru pazienteren kasuak aurkeztuko ditut (Juan, Ane eta Felisa), kasuistika desberdinei buruz hitz egiteko eta zalantzak argitzeko, benetakoak izan daitezkeen adibideak jarraituz (zer esan nahi duen gaixotasun kroniko aurreratu bat izateak, noiz eboluzionatzen ari diren eta noiz lagundu behar zaien azken ordu/egunetako egoeran…)”.
Fernandezen ustez, gizartean ez dago zainketa aringarriei buruzko ezagutza handirik, “batez ere zainketa aringarriak gaixotasun terminalaren sinonimo gisa hartzen direlako, eta ezta gutxiago ere! Lehen, paziente aringarria sei hilabete edo gutxiago bizi zena zen, eta orain paziente aringarria da pronostiko zehatzik gabeko gaixotasun kroniko aurreratua duena. Badira paziente aringarriak, ELAkoak kasu, diagnostikatzen direnetik berez aringarriak direnak sendaketarik ez dutelako, baina 5 urte arte bizi daitezke”.
Fecha: 20 de noviembre, jueves
Hora: 10:00h
Lugar: Salón de Actos de Portalea
Duracion: 2h
Fecha: 21 de noviembre, viernes
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h
Fecha: 24 de noviembre, lunes
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Errebal
Duracion: Hora y media
Fecha: 24 de noviembre, lunes
Hora: 10:00 H
Lugar: Portalea
Duracion: 1h