Kaleetan Kantuz - Ensayo
Fecha: 27 de abril, lunes
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Errebal
Duracion: Hora y media
Ikasten elkartearen asteroko programazioak aldaketa bat izango du. Izan ere, hasieran aurreikusitako hizlaria, Antxon Olabe, ezin izango da bertaratu, eta haren ordez Usua Anitua izango da, “Maskulinitate hegemonikoei buruzko gogoeta” izeneko hitzaldia emango duena. Hitzaldia ostegunean izango da, 10:00etan, Portaleko areto nagusian.
Anitua, sexu hezitzailea, genero eta maskulinitateetan aditua eta berdintasun agenteak, maskulinitate hegemonikoa deiturikoa bizitzeak zer esan nahi duen azalduko eta horrek zein ondorio dituen modu kritikoan aztertuko du.
Hitzaldiaren helburu nagusia eredu honek gizonengan beraiengan, baina baita emakumeengan, haurtzaroan eta beste gizon batzuengan duen eraginari buruzko hausnarketa gune bat irekitzea izango da, baita botere egiturekin, hierarkia sozialekin eta indarkeria dinamikekin duen harremanari buruzkoa ere.
Saioan zehar, maskulinitate horiek eraikitzen laguntzen duten eguneroko gaiak ere landuko dira, hala nola komunikatzeko moduak edo umorearen erabilera, elementu horiek, neutroak izan beharrean, funtsezkoak baitira jokabide eta rol jakin batzuk erreproduzitzeko.
Elkarrizketan oinarritutako formatu parte-hartzailea izango du hitzaldiak, eta, horrez gain, gizonek gizarte berdinago bat eraikitzeko duten erantzukizunean jarriko du fokua, bereziki mutil eta gizon gazteak gonbidatuz gogoetaren parte izatera.
Usua Anitua “Izan Bizi” proiektuaren parte da, heziketa sexual integralean eta tratu onean, berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako harremanen sustapenean zentratutako ekimena.
Fecha: 27 de abril, lunes
Hora: 19:30h a 21:00h
Lugar: Errebal
Duracion: Hora y media