Ur azpira joko dugu Marea Gora hitzaldi-sortaren hirugarren hitzaldian

Berriak

2025/07/14

Xabier Irigoienek, Ikerbasqueko Ikerketa Zuzendaria Aztin, eskainiko du Marea Gora hitzaldi-sortaren hirugarren saioa, 19:00etan, Debako Kultur Etxean. ‘Zenbat arrain daude itsasoan? (Ekosistema mesopelagikoa, argi pixka bat itzalen gainean)’ izango da Irigoienen hitzaldiaren izenburua eta saioaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Ur azpian 200 eta 1.000 metro artean bizi diren arrainei esaten zaie mesopelagikoak eta eurak izango dira Irigoienen hitzaldiaren protagonistak. “Mota horretako arrain asko dago, baina ez ditugu ondo ezagutzen, ez dakigu zenbat dauden…”, esan digu ikerlariak.

Irigoienek arrain hauen ezaugarriei buruz egingo du berba, euren kalkuluen arabera zenbat dauden azalduko du eta arrain hauek arrantzatzeko aukeren inguruan jardungo du. “Gehienak ez dira arrantzatzen”, esan digunez, “sakon daudelako, gehienak txikiak direlako eta alde horretatik agian ez dutelako gehiegi balio”.

Esan bezala, arrain mesopelagikoak nahiko ezezagunak dira gizartearen gehienarentzat eta ikerketaren arloari dagokionez ere, ez dira gehiegi ikertu. “Eta ez zailtasun tekniko handiak daudelako, baizik eta ez delako interes handirik egon. Aurrekontu arazoa izan da gehiago. Bai, sakon daude, baina ez da gehiegi, 1.000 metro dira”, azaldu digunez.

Azti zentroan bi proiektu gauzatu dituzte arrain mesopelagikoen inguruan eta emaitza batzuk atera dituzte. “Interesgarriak dira”, ikertzailearen ustez, “baina pentsatzen dugu, arrantzari dagokionez, gehiago galduko genuela irabazi baino”.


DEE

DEBABARRENEKO ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorakoa bazara eta erretiro aurreko etapan edo erretiroan bazaude, ez egin zalantzarik eta eman izena DEEn!

Inskribatu

Hurrengoko jardunaldiak

No hay nada de momento

Gogoratu: IKASTENek antolatutako jardunaldietan edozein pertsonak har dezake parte

IKASTEN eko argazki bilduma

IKASTEN en jarduren inguruko argazkiak.

Bideoa

Ikastenekin zerikusia daukaten jardueren azkenengo bideoa.